LHPP PORTUGALETE

25. URTEURRENA

25. URTEURRENA

HASIERA

ONGI ETORRI

Portugaleteko Lanbide-hastapenerako Ikastegiak Lanbide Hastapenerako Prestakuntza Programak (LHPP) antolatzen ditu. Programa horiek 16-18 urte bitarteko gazteei daude zuzenduta eta urteak matrikulaldiaren urteko abenduaren 31 baino lehen bete behar dituzte. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua lortu ez dutenei eta lanbide bat praktiketan ikasi nahi dutenei begira daude, hain zuzen ere, utzi zuten ibilbide akademikoarekin batera jarraitu bitartean.

Prestakuntza Iragankor Integratuko Programa: Prestakuntza bat da, 16 urtetik 17 urtera bitarteko gazteen gizarteratzea, hezkuntzaratzea eta laneratzea sustatzea; ez badute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan graduatuaren titulua lortu, Oinarrizko Lanbide Heziketako titulua eskura dezaten lortzeko helburua du. 
Programa horiek 2014-2015 ikasturtean soilik irakatsiko dira, eta, gero, oinarrizko heziketan izango dute jarraipena.
PFTIk modulu bidezko egitura du. Honelako osatuko dira:
- Berariazko lanbide-moduluak (astean 19 ordu)
- Orientazioko eta tutoretzako modulua (astean ordu 1)
- Modulu orokorrak (astean 10 ordu). Bi eduki-multzo komun hauetan antolatuko dira:

a) Komunikazio eta Gizarte Zientzien Multzoa. (Gaztelania, Atzerriko Hizkuntza, Gizarte-zientziak eta Euskara eta Literatura)

b) Zientzia Aplikatuen Multzoa. (Matematika eta Zientzia, lan-eremuan testuinguru pertsonalari eta ikaskuntzakoari aplikatua)
Salbuespen moduan ikasle, guraso edo legezko tutoreen oniritzia egonda, gorago adierazitako adina 15 urtekoa izan liteke baldin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren ikasturtean egonda hirugarrena egiteko moduan ez badaude eta behin ikasketa-aro horretan kurtsoren bat errepikatu badute. Dena dela, programa hasten den urteko abenduaren 31 baino lehen bete behar dira 15 urteak.


2013-2014 ikasturterako, lanbide-espezialitate hauek eskainiko ditugu:

- Estetika eta Ile-apainketako laguntzailea (Irudi Pertsonalaren lanbide arloa)
- Ibilgailuak konpontzeko behargina (Garraio eta Ibilgailuen mantenuaren lanbide arloa)

Gure prestakuntzarako programa doakoa da. Izan ere, ikastaro hauek Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Portugaleteko Udalaren diru-laguntza dute. 

Interesdunek Real de Asúa eraikineko beheko solairuan inskripzioa egin ahal izango dute, Helduen Hezkuntzako Ikastetxea dagoen eraikinean, hain zuzen ere, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.


Informazio gehiagorako, 944 729 310 telefonora dei daiteke edo mezua bidali, posta elektroniko bidez, cip@portugalete.org helbidera.